Paper erronkak II


2016 urtea hasi berritan, lehen hiruhilekoan zuekin batera zuek gomendatutako 28 liburu irakurtzea da erronka; liburuak irakurri, eta haiei buruz solastea, haiei buruzko iruzkinen bat sortzea… Aurreko erronkan bezala, DBH lehen ziklorako proposamenak bilduko genituzke hemen, eta horregatik, erronka hartan zerrendan gelditu zitzaizkigun liburuak ekarriko ditugu hona.

Blogean zenbait etiketa baliatu ditugu dagoeneko, baina berriak sortzeko beti dugu astirik… Badakizu, topatu zure gustoko istorioren bat, eta emaiguzu hori zurekin partekatzeko aukera!

Abentura, Beldurra, Egunerokoa, Elezaharra, Fantasia, Gazte jendea, Historia, Lagun taldea, Maitasun kontuak, Mitologia, Misterioa, Poliziakoa, Urruneko herrialdeak, Zientzia fikzioa… Zein da zure gustokoena?

Gozatzeko nahi adina aukera.

Abentura
Nur eta herensugearen tenplua
Maitagarria eta desioa
Garmendia errege
Zonbi gunea 2. Zonbi parkean harrapatua
Astakiloak jo eta jo
Nur eta denboraren liburua
Kafka eta panpina bidaiaria
Labirintoko borroka
Piramide gorria
Ottoline eskolara doa
Eskubeltz taldearen abenturak

Egunkaria
Gizajo baten egunkaria II. Rodricken legea
Gizajo baten egunkaria IV. Egun zakurrak
Egunerokoa lokatz eremuan
Eireren egunerokoa

Fantasia
Harry Potter eta sorgin harria

Gazte jendea
Dottek nerbioak dantzan ditu
Bost izarrak. Bat-bateko gelditzea
Nire amak ez dauka erremediorik
Kaliforniako neskak
Ipuin batean bezala
Jara Bartzelonan
Laranja bat zaborretan

Klasikoa
Printze txikia

Misterioa
Vampiria
Gezurrezko natura hila
Abbadiaren sekretua
New Yorkeko misterioa
Kilimanjaroko diamantea
Luxorreko misterioa
Beiraginaren seme-alabak

Umorea
Nire kuleroak
Galtzerdi suizida
Zonbia San Mamesen
Infernuko arrosak

Zientzia fikzioa
Gose jokoak
Gose jokoak II. Dena sutan

62 iruzkin:

  1. Erantzunak
    1. Kaixo Maialen!
      aurreko Paper erronkan proposatu ziguten Printze txikia, eta baita irakurri ere.
      Baina zerrendara igoko dut, atsegin handiz, diozun bezala klasiko bat delako.
      Zure iruzkinen zain, badakizu…

      Ezabatu
  2. Vampiria. Aitor Aranarena. 2010eko Baporea Saria irabazi zuen eleberri honekin. Banpiroen gaia modu desberdin eta entretenigarrian lantzen du.Misterioz eta akzioz betetako liburua da.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Banpiro gaiak modu desberdin eta entretenigarrian…
      Xaxati zabiltza!
      Irakurtzeko gogoa pizteko primerako iruzkina!
      Milesker!

      Ezabatu
  3. Astakiloak jo eta jo irakur ezazu. Bernardo Atxagak idatzi zuen.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bernardo Atxagak ospe handia jaso du helduen literaturan, baina euskal gazte literaturara lan oso politak ekarri dizkigu. Milesker Inar!

      Ezabatu
  4. Nur eta demboraren liburua.
    Abenturazkoa da

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Milesker!
      Erronka honetan ere Nurrekin hainbat istorio biziko ditugu ziur!

      Ezabatu
  5. Kafka eta panpina bidaiaria.
    Nire liburu gustokoena da.
    Abenturazkoa.

    ErantzunEzabatu
  6. Gezurrezko natura hila.
    Misteriozkoa da, gatzaka gela liburuaren bilduma berekoa.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Misterio istorioak beti irakurtzen dira gustora…
      Irakurtzeko grina bizirik mantentzen laguntzen duten istorioak dira.
      Milesker!

      Ezabatu
  7. LABIRINTOKO BORROKA
    Zientzia fitziozko liburu bat da trama oso on bat dauka rta horregatik gomendatzen dizuet guztioi irakurtzea.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Labirintoko borroka
      RIck Riordanek abentura politak utzi dizkigu… Indiana Jonesen antzera sentitu zaitezke, eta Mitologiaz gozatu.

      Ezabatu
  8. Kaliforniako neskak, Joxemari Iturralderena. Gomendagarria!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaliforniako neskak…
      Izenburu horrekin, gazte jendearen atalera igoko dugu!

      Ezabatu
  9. Erantzunak
    1. Oso… arrazoi duzu!
      Ez da farrez lehertzekoa… baina gauza txiki batetik istorio politak asma ditzakegula erakusten digu… eta bide batez, euskara jatorrean erabili ohi diren zenbait esapiderekin jolasteko aukera ematen digu. Aparta!

      Ezabatu
  10. Anima zaitez Rick Riordanek 2011ean idatzitako "Piramide Gorria" irakurtzera. Abenturazko oso liburu interesgarria da eta.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Rick Riordanen bi abentura denbora gutxian! Ez da harritzekoa!
      Erraz irakurtzeaz gain, mundiala dela aitortu behar.
      Labirintoko borrokak Greziar mitologia du oinarri, honek berriz, Egiptokoa.
      Milesker Inar!

      Ezabatu
  11. Abbadiaren sekretua.
    Misteriozko librua da.

    ErantzunEzabatu
  12. Nik Gregen egnkariaren 4.liburua Egun zakurra gomendatzen dizuet.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Tira… Gregen zenbait pasadizu ezagun egingo zaizkigu behintzat…
      Egun zakurrak hortxe…

      Ezabatu
    2. Gabonetan irakurri nuen, parre asko egin nituen.
      10. liburu bat argitaratu omen dute :( bainan gazteleraz.

      Ezabatu
  13. Ottoline eskolara doa.
    (Abenturazkoa)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aurreko erronkan Ottolineren beste istorio bat irakurri genuen…
      Istorioa dibertigarria izateaz gain, liburua bera da ederra…
      Hau ere antzekoa izango da, ziur!
      Milesker!

      Ezabatu
  14. Kaixo,
    Jakinda Egunerokoa lokatz-eremuan irakurrita duzula, New Yorkeko Misterioa eta Kilimanjaroko diamantea proposatzen dizkizut. Ea gustoko dituzuen!Bhar emango dizkizut.
    Bihar arte!

    Diego IƱarrairaegui

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egunerokoa lokatz-eremuan erronka honetan sartuko dugu, zuk utzi baitzenidan liburua Diego… Benetan hunkigarria… Gazte jendeak ezezik, helduek ere irakurtzeko moduko liburu gordina da hau.

      New Yorkeko misterioa eta Kilimanjaroko diamantea, bi abentura liburu, baina oso estilo desberdinetakoak… Irakurritakoan, zure iruzkinak irakurtzeko irrikitan gaude!

      Milesker!

      Ezabatu
  15. Galtzerdi suizida
    Aitor larraƱaga

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Galtzerdi suizida…
      pertsonifikazioa zer den ulertzeko istorio aparta!
      Zure iruzkinak irakurtzeko irrikitan Aitor!

      Ezabatu
  16. Ipuin batean bezala gehitzen dut erronkara, gazte liburu artera. Ea gustukoa duzuen!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Izenburu sakona, zalantzarik gabe…
      Zerrendara hau ere Nerea.
      Milesker!

      Ezabatu
  17. Erantzunak
    1. Kaixo!!
      liburua utzi zenidanetik, zerrendara igotzea erabaki duzun arte… aixxxxx
      Baina inoiz ez da berandu!
      Eta bai, arrazoi duzu, oso istorio polita da, erraz irakurtzen diren horietakoa!
      Milesker!!

      Ezabatu
  18. Kaixo! Ni liburu bat gomendatzeko prest nago. Nire liburua abenturazkoa eta misteriotsua da eta umore pixka bat du tarteko. Nire liburua ZONBIA SAN MAMESEN da! Nahiz eta errealekoa edo beste talde batekoa izan iraurtzera animatzen zaituztet!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo Nora!
      Aurreko erronkara inork igo ez zuenez, honetan zerrendan sartuko dugu…
      Iruzkinik egin nahi bazenu, badakizu nora jo…
      Bide batez… sail bereko beste izenburu bat gomendatuko dizut:
      Lurralde ezkutuen detektibeen bigarren istorioa: Infernuko arrosak
      Hau ere zerrendara igoko dugu, ados?

      Ezabatu
  19. Ada Goth eta ilargi hilaren jaialdia liburua gomendatzen dizuet. Eta misteriozkoa da.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo Nayeli!
      aurreko erronkan jaso genuen hau…
      Zure iruzkinak irakurtzeko irrikitan, ados?

      Ezabatu
  20. Erantzunak
    1. Beiraginaren seme-alabak izenburu misteriotsua da..
      eta Maria Gripe, gazte literaturan idazle klasiko handia.
      Milesker!

      Ezabatu
  21. Ottoline eta kateme horia.
    Humorezkoa da.Oso-oso polita benetan.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aurreko erronkan proposatu ziguten, eta ikaragarri gustatu zitzaigun, istorioa ezezik, baita liburua bera ere. Zure iruzkinak bertan egin ditzakezu, ados?

      Ezabatu
  22. Erantzunak
    1. Zuen gomendioak eguneratzea kosta zait… denboraz larri, bai zuek, eta baita ni ere..
      Oporrak erronkari eusten eman beharko!
      Maripuzker exerialdi batean irakurtzen diren istorio labur horietakoa da, konturatu gabe, eta irrifarre batez, uste baino gauza gehiago kontatzen dituena. Lehen irakurleentzako dela dio liburuak, eta bai, irakurtzen oso oso erraza da…Nola esan… Txikitan irakurri eta zure apalean gordetzea gustatzen zaizun horietakoa.

      Ezabatu
  23. Erantzunak
    1. Zerrendan duzu Goizeder!
      aurreko erronkarako proposatu ziguten, baina orduan irakurtzeko tarterik ez…
      Iruzkinak bertan egin ditzakezu, nahi izanez gero.
      Milesker!

      Ezabatu
  24. JARA BARTZELONAN Jasone Osororena da.Gazte jendean sartuko nuen.Entretenigarria da.
    Gomendatzen dizut!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo Jone!
      aurreko erronkan Jara ere izan genuen bidaide!
      Milesker!

      Ezabatu
  25. Eskubeltz taldearen abenturak. Abenturazko istorio interesgarria da. Gomendatu egiten dizuet!!!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskubeltz taldea!!!
      Aspaldiko talde bikaina! Abentura eta misterioa…
      Milesker! Zerrendara hau ere!

      Ezabatu
  26. Nahiago nuke mutila banitz!
    Gure gorputzeko aldaketak erakusten dizkigu

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Arrazoi Mikel !
      Aldaketa ugari ematen diren garaia tokatzen da…
      Protagonista purrustaka dabilen neska bat dela esango nuke..

      Ezabatu
  27. Laranja bat zaborretan.
    Patxi Zubizarretak egin zuen.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Laranja kolore alaia da, eta fruitua, gozoa, txispaduna… bizia!
      Zaborretan halakorik…
      Gure sailkapeneko zein ataletan igoko zenuke?

      Ezabatu
  28. Nire ustez gazte jendearentzako dago egokituta, pobreziari buruzko ipuna.

    ErantzunEzabatu
  29. Erronkari eusten saiatzea da batzutan erronka!
    Ea apirilaren lehen egun hauetan hau borobildu, eta hirugarren erronka bat proposatzeko gauza garen!

    ErantzunEzabatu
  30. Amets uhinak:irudimen eta bizitasun handiz idatzitako ipuina.Abentura eta gertakizun ugari.

    ErantzunEzabatu
  31. Nire ustes HIRUGARREN erronka bat egin behar dugu eta horrez gain jada eginiko udako erronkarekin segi!

    nora eizaguirre

    ErantzunEzabatu
  32. Kaixo momo! Nik PERFEKTUAK liburua gomendatu nahi dizut! Uste dut erakusgai polita duela eta irakurtzeak pixkabat pentsarazten dizula. Apur bat barregarria da eta idatzita dagoen modua arraro samarra da.

    ErantzunEzabatu