![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEipilYzRhtRWLmvfI2y9COy43Mk9u4LwOmjsR8MxQIizuHt33Leth5oHMXndq_BFhnDKqol4fN_U4iCdPVHgClzRf_v_3jWEmN5aQeHsFUedFEmmFrxeYrk9sR90be_ia_wd-0LXeR8OTo/s400/irakurle.jpeg)
Blogean zenbait etiketa baliatu ditugu dagoeneko, baina berriak sortzeko beti dugu astirik… Badakizu, topatu zure gustoko istorioren bat, eta emaiguzu hori zurekin partekatzeko aukera!
Abentura, Beldurra, Egunerokoa, Elezaharra, Fantasia, Gazte jendea, Historia, Lagun taldea, Maitasun kontuak, Mitologia, Misterioa, Poliziakoa, Urruneko herrialdeak, Zientzia fikzioa… Zein da zure gustokoena?
Gozatzeko nahi adina aukera.
Abentura
Nur eta herensugearen tenplua
Maitagarria eta desioa
Garmendia errege
Zonbi gunea 2. Zonbi parkean harrapatua
Astakiloak jo eta jo
Nur eta denboraren liburua
Kafka eta panpina bidaiaria
Labirintoko borroka
Piramide gorria
Ottoline eskolara doa
Eskubeltz taldearen abenturak
Egunkaria
Gizajo baten egunkaria II. Rodricken legea
Gizajo baten egunkaria IV. Egun zakurrak
Egunerokoa lokatz eremuan
Eireren egunerokoa
Fantasia
Harry Potter eta sorgin harria
Gazte jendea
Dottek nerbioak dantzan ditu
Bost izarrak. Bat-bateko gelditzea
Nire amak ez dauka erremediorik
Kaliforniako neskak
Ipuin batean bezala
Jara Bartzelonan
Laranja bat zaborretan
Klasikoa
Printze txikia
Misterioa
Vampiria
Gezurrezko natura hila
Abbadiaren sekretua
New Yorkeko misterioa
Kilimanjaroko diamantea
Luxorreko misterioa
Beiraginaren seme-alabak
Umorea
Nire kuleroak
Galtzerdi suizida
Zonbia San Mamesen
Infernuko arrosak
Zientzia fikzioa
Gose jokoak
Gose jokoak II. Dena sutan
Printze txikia
ErantzunEzabatuKlasiko bat da
Kaixo Maialen!
Ezabatuaurreko Paper erronkan proposatu ziguten Printze txikia, eta baita irakurri ere.
Baina zerrendara igoko dut, atsegin handiz, diozun bezala klasiko bat delako.
Zure iruzkinen zain, badakizu…
Vampiria. Aitor Aranarena. 2010eko Baporea Saria irabazi zuen eleberri honekin. Banpiroen gaia modu desberdin eta entretenigarrian lantzen du.Misterioz eta akzioz betetako liburua da.
ErantzunEzabatuBanpiro gaiak modu desberdin eta entretenigarrian…
EzabatuXaxati zabiltza!
Irakurtzeko gogoa pizteko primerako iruzkina!
Milesker!
Astakiloak jo eta jo irakur ezazu. Bernardo Atxagak idatzi zuen.
ErantzunEzabatuBernardo Atxagak ospe handia jaso du helduen literaturan, baina euskal gazte literaturara lan oso politak ekarri dizkigu. Milesker Inar!
EzabatuNur eta demboraren liburua.
ErantzunEzabatuAbenturazkoa da
Milesker!
EzabatuErronka honetan ere Nurrekin hainbat istorio biziko ditugu ziur!
Kafka eta panpina bidaiaria.
ErantzunEzabatuNire liburu gustokoena da.
Abenturazkoa.
Istorio hunkigarria, ederra!
EzabatuMilesker Itsaso!
Gezurrezko natura hila.
ErantzunEzabatuMisteriozkoa da, gatzaka gela liburuaren bilduma berekoa.
Misterio istorioak beti irakurtzen dira gustora…
EzabatuIrakurtzeko grina bizirik mantentzen laguntzen duten istorioak dira.
Milesker!
LABIRINTOKO BORROKA
ErantzunEzabatuZientzia fitziozko liburu bat da trama oso on bat dauka rta horregatik gomendatzen dizuet guztioi irakurtzea.
Labirintoko borroka
EzabatuRIck Riordanek abentura politak utzi dizkigu… Indiana Jonesen antzera sentitu zaitezke, eta Mitologiaz gozatu.
Kaliforniako neskak, Joxemari Iturralderena. Gomendagarria!
ErantzunEzabatuKaliforniako neskak…
EzabatuIzenburu horrekin, gazte jendearen atalera igoko dugu!
Nire Kuleroak.
ErantzunEzabatuGraziosoa.
Oso… arrazoi duzu!
EzabatuEz da farrez lehertzekoa… baina gauza txiki batetik istorio politak asma ditzakegula erakusten digu… eta bide batez, euskara jatorrean erabili ohi diren zenbait esapiderekin jolasteko aukera ematen digu. Aparta!
Anima zaitez Rick Riordanek 2011ean idatzitako "Piramide Gorria" irakurtzera. Abenturazko oso liburu interesgarria da eta.
ErantzunEzabatuRick Riordanen bi abentura denbora gutxian! Ez da harritzekoa!
EzabatuErraz irakurtzeaz gain, mundiala dela aitortu behar.
Labirintoko borrokak Greziar mitologia du oinarri, honek berriz, Egiptokoa.
Milesker Inar!
Abbadiaren sekretua.
ErantzunEzabatuMisteriozko librua da.
Zerrendara hau ere!
EzabatuMilesker!
Nik Gregen egnkariaren 4.liburua Egun zakurra gomendatzen dizuet.
ErantzunEzabatuTira… Gregen zenbait pasadizu ezagun egingo zaizkigu behintzat…
EzabatuEgun zakurrak hortxe…
Gabonetan irakurri nuen, parre asko egin nituen.
Ezabatu10. liburu bat argitaratu omen dute :( bainan gazteleraz.
Ottoline eskolara doa.
ErantzunEzabatu(Abenturazkoa)
Aurreko erronkan Ottolineren beste istorio bat irakurri genuen…
EzabatuIstorioa dibertigarria izateaz gain, liburua bera da ederra…
Hau ere antzekoa izango da, ziur!
Milesker!
Kaixo,
ErantzunEzabatuJakinda Egunerokoa lokatz-eremuan irakurrita duzula, New Yorkeko Misterioa eta Kilimanjaroko diamantea proposatzen dizkizut. Ea gustoko dituzuen!Bhar emango dizkizut.
Bihar arte!
Diego IƱarrairaegui
Egunerokoa lokatz-eremuan erronka honetan sartuko dugu, zuk utzi baitzenidan liburua Diego… Benetan hunkigarria… Gazte jendeak ezezik, helduek ere irakurtzeko moduko liburu gordina da hau.
EzabatuNew Yorkeko misterioa eta Kilimanjaroko diamantea, bi abentura liburu, baina oso estilo desberdinetakoak… Irakurritakoan, zure iruzkinak irakurtzeko irrikitan gaude!
Milesker!
Luxorreko misterioa
ErantzunEzabatu(misteriozkoa)
Arte ikertzaileen abentura berri bat.
EzabatuMilesker!
Galtzerdi suizida
ErantzunEzabatuAitor larraƱaga
Galtzerdi suizida…
Ezabatupertsonifikazioa zer den ulertzeko istorio aparta!
Zure iruzkinak irakurtzeko irrikitan Aitor!
Ipuin batean bezala gehitzen dut erronkara, gazte liburu artera. Ea gustukoa duzuen!
ErantzunEzabatuIzenburu sakona, zalantzarik gabe…
EzabatuZerrendara hau ere Nerea.
Milesker!
Eireren egunerokoa
ErantzunEzabatuOso polita
Kaixo!!
Ezabatuliburua utzi zenidanetik, zerrendara igotzea erabaki duzun arte… aixxxxx
Baina inoiz ez da berandu!
Eta bai, arrazoi duzu, oso istorio polita da, erraz irakurtzen diren horietakoa!
Milesker!!
Kaixo! Ni liburu bat gomendatzeko prest nago. Nire liburua abenturazkoa eta misteriotsua da eta umore pixka bat du tarteko. Nire liburua ZONBIA SAN MAMESEN da! Nahiz eta errealekoa edo beste talde batekoa izan iraurtzera animatzen zaituztet!
ErantzunEzabatuKaixo Nora!
EzabatuAurreko erronkara inork igo ez zuenez, honetan zerrendan sartuko dugu…
Iruzkinik egin nahi bazenu, badakizu nora jo…
Bide batez… sail bereko beste izenburu bat gomendatuko dizut:
Lurralde ezkutuen detektibeen bigarren istorioa: Infernuko arrosak
Hau ere zerrendara igoko dugu, ados?
Ada Goth eta ilargi hilaren jaialdia liburua gomendatzen dizuet. Eta misteriozkoa da.
ErantzunEzabatuKaixo Nayeli!
Ezabatuaurreko erronkan jaso genuen hau…
Zure iruzkinak irakurtzeko irrikitan, ados?
beiraginaren seme-alabak
ErantzunEzabatuBeiraginaren seme-alabak izenburu misteriotsua da..
Ezabatueta Maria Gripe, gazte literaturan idazle klasiko handia.
Milesker!
Ottoline eta kateme horia.
ErantzunEzabatuHumorezkoa da.Oso-oso polita benetan.
Aurreko erronkan proposatu ziguten, eta ikaragarri gustatu zitzaigun, istorioa ezezik, baita liburua bera ere. Zure iruzkinak bertan egin ditzakezu, ados?
EzabatuMaripuzker. Abenturazkoa da.
ErantzunEzabatuZuen gomendioak eguneratzea kosta zait… denboraz larri, bai zuek, eta baita ni ere..
EzabatuOporrak erronkari eusten eman beharko!
Maripuzker exerialdi batean irakurtzen diren istorio labur horietakoa da, konturatu gabe, eta irrifarre batez, uste baino gauza gehiago kontatzen dituena. Lehen irakurleentzako dela dio liburuak, eta bai, irakurtzen oso oso erraza da…Nola esan… Txikitan irakurri eta zure apalean gordetzea gustatzen zaizun horietakoa.
Garmendia errege
ErantzunEzabatuZerrendan duzu Goizeder!
Ezabatuaurreko erronkarako proposatu ziguten, baina orduan irakurtzeko tarterik ez…
Iruzkinak bertan egin ditzakezu, nahi izanez gero.
Milesker!
JARA BARTZELONAN Jasone Osororena da.Gazte jendean sartuko nuen.Entretenigarria da.
ErantzunEzabatuGomendatzen dizut!
Kaixo Jone!
Ezabatuaurreko erronkan Jara ere izan genuen bidaide!
Milesker!
Eskubeltz taldearen abenturak. Abenturazko istorio interesgarria da. Gomendatu egiten dizuet!!!!!
ErantzunEzabatuEskubeltz taldea!!!
EzabatuAspaldiko talde bikaina! Abentura eta misterioa…
Milesker! Zerrendara hau ere!
Nahiago nuke mutila banitz!
ErantzunEzabatuGure gorputzeko aldaketak erakusten dizkigu
Arrazoi Mikel !
EzabatuAldaketa ugari ematen diren garaia tokatzen da…
Protagonista purrustaka dabilen neska bat dela esango nuke..
Laranja bat zaborretan.
ErantzunEzabatuPatxi Zubizarretak egin zuen.
Laranja kolore alaia da, eta fruitua, gozoa, txispaduna… bizia!
EzabatuZaborretan halakorik…
Gure sailkapeneko zein ataletan igoko zenuke?
Nire ustez gazte jendearentzako dago egokituta, pobreziari buruzko ipuna.
ErantzunEzabatuErronkari eusten saiatzea da batzutan erronka!
ErantzunEzabatuEa apirilaren lehen egun hauetan hau borobildu, eta hirugarren erronka bat proposatzeko gauza garen!
Amets uhinak:irudimen eta bizitasun handiz idatzitako ipuina.Abentura eta gertakizun ugari.
ErantzunEzabatuNire ustes HIRUGARREN erronka bat egin behar dugu eta horrez gain jada eginiko udako erronkarekin segi!
ErantzunEzabatunora eizaguirre
Kaixo momo! Nik PERFEKTUAK liburua gomendatu nahi dizut! Uste dut erakusgai polita duela eta irakurtzeak pixkabat pentsarazten dizula. Apur bat barregarria da eta idatzita dagoen modua arraro samarra da.
ErantzunEzabatu