![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg8We7eNxai8xpm4oeSsUd51WpubfmOfKua7KnXqq1m5mMb8JM7OepqZwjfFbDFFtmWzotNhCqzTVU0S-Doqy7P72Ta06qQItNkBP6MHTvUDDvhR7aAk8rF0j-G64BFWyJzu9JGcqKM3uI/s320/LIJ.png)
Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta aurten Brasili egokitu zaio; herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen dituzte mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egiteko, horiek baliatuz liburutegiek, ikastetxeek, liburu-dendek eta bestelakoek irakurzaletasuna susta dezaten.
Hauxe duzue aurtengo kartela, eta hemen testua eskuragarri.
Pixka bat kuxkuxeatuz gero, testuaren idazleari eta ilustratzaileari buruzko informazioa ere topatuko dituzue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina