Annettek argi ikusi du kasua: homizidio ahalegina eta Deloffre jaun misteriotsua ikusita, King Ellerton ikertzaile petoak ikerketa arduratsuari ekingo zion. Telesail bateko protagonista zen King Ellerton, baita kasuz eta abenturaz betetako liburu eta irrati kontakizunetako protagonista, eta duela urtebete Gaillard neba-arreben idolo bihurtua zen. Aita Pariseko Polizia etxean komisario izanik, ikerketen kontu horrek txora-txora eginda dauzka.
Afalorduan, aita neka-neka iritsi da, eta Deloffre izena entzun duenean, egun osoa izen horrekin bueltaka eman duela esan du… Pozoiaz egindako hilketa bikoitz baten susmagarria omen da. Annette eta Fabok ez dute ezer esan, baina lanean jarri behar dutela erabaki dute. Ez dira, ordea, bakarrik egongo.
Paris, Voltaire kalea 11. zenb. Oraingoz izenik gabeko kluba.
1. protokoloa: "Sagardo botila pozoituaren kasua".
Haiekin batera kasua argitzen saiatu nahi? Uste baino misterio gehiago argitu beharko dituzu orri hauetan barrena murgiltzen bazara, baina ez zaizu damutuko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina