Bi irakasle zaintza lanetan, baina biak Gatazka gelatik kanpo: Hor arazoak ikastetxeko ikasleek konpontzen dituzte, helduek ez dute lekurik. Bitartekaritza lanetarako izendatuak izan diren ikasleek dute guztia argitzeko ardura.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi1rD6c5fLDMy00Coam7FjQaHTOznzVBd65u3-eG9mdT20Q8ANQZZgidOeGxYRiAlHeFotkufo1cmyq1mo_tk3oI9iDfp78JiQE6FBL4BN-UpnpHqlom2nW-Twy8XG_i24146OxknYAOdw/s320/gatazka-gela.jpg)
- Bai -emakumeak irmo.
- Hau desberdina da. Ez da liskarra izan, irainen bat, edo adin horretako tontakeriengatiko borroka bat… Ia-ia kasu kriminala da. Beraientzat bai behintzat.
- Ez duzu konfidantzarik sisteman?
- Ui, sistema!
- Orain artean funtzionatu du. Eta hainbat urte egin dugu horrekin.
- Istilu txikiak ziren - ekin zion Alfredo Sanjuanek berriz-. Hau zera izango da… egiazko epaiketa. Hamar-hamaika urte besterik ez dute, hamahiru errepikatzaileren batek, eta zorioneko mugikor horrek hirurehun euro balio zuen, Jainkoarren!
Sierra i Fabrak, beste behin, nerabeen arazoak ditu hizpide eleberri eder honetan. Bizikidetza arazoak, irain eta beldurrak azaleratuko dira larunbat goiz batez Gatazka gelan, edozein egunetako jolas-ordua tarte laburregia baita hain arazo larria konpontzeko.
Egia esan, liburu honetan gertatzen dena edozeini gerta dakioke. Horrelako egoera asko topatuko ditugu gure bizitzan zehar eta jakin egin behar dugu nola aurrera jarraitu.
ErantzunEzabatu