![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjA6Mz9aJ04D5v9R3iOigH9-MBBUzRvs-8ZweXV8_tIYjCWpAUJ6ApURoH-GbNofK73wsQW3XNoCkgKXWQP51F3fBqeYBa0k0jlBd5Az7ACJYClAAd4AIKs6ORQzs8i6DMUeTOEmevuEcE/s320/nur+eta+irlandar+gnomoa.jpg)
Amatxo ezer esan gabe sartu da gelan, eta sekulako ikara eman die biei. Finn geldi-geldi geratu da, estatua bat balitz bezala, eta Nurrek panpinen etxeko panpina guztiak jasotzen ditu, bezperan lurrean utzita baitzeuzkan.
- Panpinei ipuin bat kontatzen ari nintzaien…
Amatxo ondora etortzen da, eta Finn ikusten du; hura arnasa hartzen ere ez da ausartzen ia-ia.
- Hau ikusi gabe neukan orain arte… Irlandar gnomoen moduan dago jantzita…
A zer beldurra!
Hartu eta arreta handiz aztertzen du.
- Bigun-biguna da -esaten du sabela zapalduz.
Finni sekulako barregura sartzen zaio, baina eutsi egin behar dio, eta begiak zabal-zabalik mantentzen ditu.
- Atzo aurkitu nuen -esaten dio Nurrek amari, bestelako azalpenik eman beharrik ez izateko-. Emango?
Sekretuak gordetzea hain da zaila…
Eta zuk, nola irudikatu izan dituzu gnomo eta iratxoak?
Niri ere barregura emango zidan, gnomo bat nire etxe parean agertzeak. Interesgarria ere iruditu zitzaidan Finnek nola eraldatzen zituen Nur eta haren lagunak.
ErantzunEzabatu