Haur baten begiez begiratuta, gure inguruan gertatzen diren hamaika gauza ulergaitz dira… eta Printze Txikiak benetan garrantzitsu dena ezin ikus dezakegula erakutsi nahi digu, edertasuna barnean dagoela, norberak deskubritu zain… Irudimena beharrezko zaigu zeregin horretan, ezinbestean.
Haur eta gazte literaturan klasiko bilakatu bada ere, Printze txikia Literatura Unibertsalaren ondare da, gazte eta helduen gozamenerako. Antzerkira, marrazki bizidunetara, zinemara zein musika obratara moldatu bada, hunkigarria delako da, zalantzarik gabe.
Haur izanik irakurri baduzu, hemendik urte batzutara berrirakurtzeko gonbidapena luzatuko dizugu… Zure inguruko helduen artean galdetu ea irakurria duten, eta haien inpresioak jasoko al zenizkiguke?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina