ostirala, iraila 18, 2015

Irakurlearen dekalogoa



Zer pentsatuko zenuke zuk buruan darabiltzazun ideia berberak liburu batean idatzirik topatuko bazenitu? Eta kasualitateetan sinisten ez baduzu? Zergatik etorri zaizu liburu hori, hori hain juxtu, eskuetara?

Pennac maisuaren eskutik inoiz jasotako leziorik ederrenak jaso nituen Comme un roman liburuan… eta irakurtzeaz mintzo garenetan, beti dut gogoan… 

Irakurri aditzak, maitatu aditzak bezalaxe, ez du aginterarik onartzen, ezin da aginteran jokatu… ez baitu ezertarako balio… Ezin inor nahi ez duen horretara behartu… Horregatik, irakurzaletasunaz ari garela, zaletasuna pizteaz ari behar, ez agindu eta betebeharrez.

Hamar mandamenduen gisa, irakurlearen dekalogoa eman zigun Pennacek, eta Blake handiak iruditara ekarri, umorez… Gure gozamenerako.

1 iruzkin:

  1. Momo liburu bat al da irakurlearen dekalogoa? ez dakit baina nok irudia euskaraz aurkitu dut posible baduzu edo nahi badezu jarri dezakuzu...

    http://4.bp.blogspot.com/-kvoseV4NLL8/UWR3IDBni0I/AAAAAAAAA5U/HPOjByoaz6Q/s1600/Irakurlearen+hamar+eskubideak.JPG

    NORA.E.

    ErantzunEzabatu