larunbata, urtarrila 16, 2016

Ezekiel

Jasone Osoro aipatutakoan, Jara datorkigu burura… eta Jara, nerabe izateaz gainera, neska da. Horregatik, mundua 13 urteko neska baten begiez deskubritzen delako, nesken kontuak direla pentsa zenezake… Ezekiel yinaren yana da, 14 urteko mutiko nerabe batek mundua nola ezagutzen duen kontatzen digulako.

Mutilen hormonak dantzan, baina baita neskenak ere… Esnatzea, eta sexua! Sexu kontuak gailentzen zaizkio guztiari… Betiko lagun taldea arriskuan, neskengatik? Sexua adin horretan, deskubrimendu itzela da, baina baita betiko lagunen arteko konfidantza, eta nortasun desberdinak, eta izakera kontuak...

Lagun talde aparta, Etxe, Leo, Ola eta Ros… Ez dira zure kuadrilakide, baina izan zitezkeen… eta Jasone Osorok lagunarteko hizkera primeran islatu duelako, zurekin baleude bezala biziko dituzu. Lehen musua abentura zoragarria da!

1 iruzkin:

  1. Bai egia oso ondo islatu duela hizkera Jasonek txo! eta hitz itsusi batzuk sartuz. Liburu honen antzeko beste batzuk irakurtzeko gogoa piztu zait. Onartzekoa da, lagun kontuetan ezin direla mutil-lagunak zein neska-lagunak sartu! Nik irakurtzera bultzatzen zaituztet barre pixkabat botatzera eta baita zure kuadrilarekin konparatzera ere! Ea zein desberdintasun dituzuen

    Nora Eizagirre Azpiazu

    ErantzunEzabatu