osteguna, ekaina 09, 2016

Egun bat Petre Romanescuren bizitzan


Andereño Itsasok eguneroko bizitza kontatuz idazlan bat egiteko agindu du, baina Petrek ez ditu idazlanak gogoko, aditz guztiak eta hatxe guztiak ondo jartzea rollo bat delako. Idazle ez, baina egunen batean zinemagile izan nahi du berak. Horregatik tematu zen hainbeste bideo-kamerarekin. Kostata, baina bere azken urtebetetzean oparitu zioten, eta horixe baliatuko du bere idazlana baino gehiago, dokumental bat burutzeko. Egun pasa joan behar du familiak, eta bideo-kamera lagun, gauza mordoaren berri izango dugu, kamerak guztiaren lekuko isil izan daitezkeelako.

Bueno, uste dut gehiegi ari naizela luzatzen, hitz eta pitz, eta pelikula batek batez ere irudiak behar ditu. Beraz, aurrera.

Hortik aurrera, espero ez duzun modu originalean kontatuko digu Petre Romanescuk bere bizitzako egun bat. 

1 iruzkin:

  1. Niri gustatuko litzaidake dokumental bat egitea Petre eta Nadiak egin duten bezala. Baina izan duten ezustea autoarekin...

    ErantzunEzabatu