Uda egunak ikaragarri aspergarri bilakatzen ditu euriak… Nurrek ez daki zer egin, eta amamak aholku bat eman dio:
- Irakurri.
- Zer?
- Liburuak.
Eta Nurrek, purrustada bota: Oporretan gaude!
Baina amamaren erantzuna edozein istoriolarik emango liokeena da:
- Milaka liburu daude, milaka abenturarekin; gustatuko zaizue baten bat. Irakurtzea jostagarria da, gainera. Irakurriz bidaiatu daiteke, izan daitezke abenturak, amets egin daiteke… etxetik mugitu ere egin gabe.
- Nik nahiago dut abenturak egiazkoak izatea, eta nire lagunek ere bai
- Bueno… Imajinazio-kontua da dena.
Eta amamak arrazoi du. Denboraren liburua topatu du bere laneko gelako apalategian… Eta irakurtzen hasteaz batera, eguneko ordu guztiak motz egingo zaizkio, bai Nurri, baita bere lagunei ere…
igandea, urtarrila 31, 2016
osteguna, urtarrila 28, 2016
Harry Potter eta sorgin harria
J.K. Rowling moduan ezagutzen dugu Harry Potter asmatu zuen emakumea… Bitxiak bere hastapenak. Haurrentzako istorioak idatziz etorkizun ederrik ez zioten opa antza, eta ogibide berria bila zezala aholkatu zioten. Artean, emakume batek idatzitako istorio batek mutilak gutxi erakarriko zituela argudiatuz, bere izena siglen atzean ezkutatzeko esan zioten. Joanne da bere izena, eta J bat exkaxa iruditu zitzaienez, bigarren letra bat behar zuelako, bere amona Kathleenen K hartu zuen.Harry Potter eta sorgin harria zazpi liburutan lehena da, eta bertan, hurrengo liburuetan berriz errepikatu beharko ez diren datu ugari ematen zaizkigu: lekuen deskribapenak, pertsonaiak, haien arteko harremanak… Suspentsea, batez ere Harry bera, umezurtz izanik, nora iritsiko den jakinmina sortuz: Gaztelu ederra bezain bitxia, barnetegi bat, azti eskola. Eta bertan, hain ezagun zaizkigun gaiztoen eta onen arteko liskarrak, irakasleen artean ere lagun eta etsaiak, guztia magiak ondutako irudimenez jantzia. Fantasia mundu paralelo bilakatzeko erraztasuna du Harry Potterrek… Hori da bere arrakastaren arrazoia, eta horregatik bilakatu da gazte literaturako heroi berria. Ikasturte amaierarekin etxera itzultzean amaitzen zaigu lehen liburua, eta bigarrenaren zain uzten gaitu… esperoan.
asteazkena, urtarrila 27, 2016
Gizajo baten egunkaria II. Rodrick-en legea
Anaia zaharregoa izateak gauza onak badituen arren, Gregek Rodricki abantaila gutxi ikusten dizkio. Ia beti gailentzen zaio, baina ez bereziki zaharragoa delako.

Gregen bigarren egunkaria da hau, eta bertan uda aspergarri joan zaiola kontatu ostean, ikasturte berriko pasadizu ugari kontatuko digu… Egia esan, udako kontuak ahaztu nahian dabilela dirudi, baina bera ikaragarri lotsatzen duen zerbait ezagutzen du Rodrickek, eta hori kontatzeko meatxupean du gau eta egun.
Pasadizuren bat hautatzekotan, Rodricken eskolako lanak egiteko sistemak aipatzen dituenekoak, edota ama Magia eta Munstroak jolasa ezagutzera gerturatu, eta haiekin batean jolasten hasten denekoa aukeratuko nituzke…
Ez dadila horrelako jolasekin zaletu, mesedez! Aukerarik txikiena suertatu orduko, orkoen talde baten esku utziko dut eta.

Gose jokoak
![]() |
| lehen orrialdeak hemen irakurgai |
Abentura, zientzia fikzioa, gerra, gorrotoa, maitasun kontuak, reality showak... eta baita gure gizarteari kritika zorrotza ere. Orwellen 1948 eta Huxleyren Bai mundu berria gogorarazten dizkigu moderno itxurako abentura honek, ahaltsuenek beren boterea betieretzeko beste guztiak nola gutxiesten dituzten agerian jarriz. Kapitolioari aurre eginez baina, Katniss ausartak, 16 urte baino ez dituen arren, esperantzari leiho bat zabalduko dio…
Barrutien matxinada hasteko adorerik izango ote du?
Barrutien matxinada hasteko adorerik izango ote du?
Zein da zure ustez istorio honen arrakastaren arrazoia?
Zer da gehien gustatu zaizuna?
astelehena, urtarrila 25, 2016
Kilimanjaroko diamantea
Udaleku desberdinak bilatu ditu aurten Berainek, Tanzanian; Von Silk espedizio ospetsu bateko kide izan zen aspaldi, eta safariak antolatzen ditu orain. Urteak dira Arka Beltza aurkitu zutela, eta harrezkero Kilimanjaroko diamantearen bila dabil, egiaz esistitzen den jakin ez arren. Indiana Jonesen abentura sena zainetan.
Udalekuetan beti nahasten dira maitasun kontuak; kultura berriak ezagutu, ohiturak ohitura zergatik diren jakin, besteen historia ulertu… Eta hori gutxi balitz, oihaneko arriskuak, eta bertako bizimodu ankerra… Hori guztia ezagutuko du Berainek udalekutan, eta bere familia inoiz baino gertuago sentituko du urruneko lur haietan.
Pasarte hunkigarriak, abentura, amodioa eta tristura nahasian…
Zuri zein pasarte gustatu zaizu gehien?

igandea, urtarrila 24, 2016
Istorioak kontatzeko duzun trebetasuna erakutsi nahi?
Elkarrek Ilustrazio eta ipuin lehiaketa deitu berri du, eta zurea apirilaren 15a baino lehen bidal dezakezu hemendik.
LH4 maila bitartekoentzat hiru maila antolatu dira, eta betekizuna Peru Magdalenak idatzitako Lolo ipuina ilustratzea da; LH5 eta DBH2 artekoentzat bi maila desberdin, Martintxo Altzuetaren ilustrazio bat oinarri hartuta ipuina idazteko. DBHko azken ziklorako proposamena, berriz, Eta kultura zer? gaia hartuta, komiki edota bineta bat. Anima zaitez!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)