osteguna, urria 29, 2015

Ditxosozko ditxolaria

Mikel 12 urteko ditxolaria da, eta gauzak errimaz esan ohi ditu.

Klaseko liderra omen zenak hauxe bota zidan:
- Zu, bertsoLARRI! Ezetz errimatu hitz hau: MO-KOR-DO-A!
      Eta irakaslea zur eta lur gelditu zen une berean, Mikelek hau erantzun:
Nire erantzuna HOR DOA,
kontsolatzeko mutil LERDOA.
Badakizu non den MOKORDOA?
ipurdian daukazu MORDOA!!!!

Parre pixka bat egingo duzu errimen artean...
denak ezin izan bertsolari baina, ditxolari izatea dibertigarri izan daiteke.
Egingo al zenuke, irakurri eta gero,
honen inguruan komentario bat,
ditxolari baten moduan?

2 iruzkin:

  1. Zer gerta, Mikelek badu erraztasuna,
    errimaturik kontatzeko gertakizuna;
    batzutan alai, bestetan xirika,
    izaten ditu, halere, buruhausteak hamaika.

    Ditxosozko ditxolaria, zergatik?
    es dutelako beti Mikel gustuko beste trebetasunengatik…
    maite baitute, batez ere,
    bera delako ditxozale!

    Badira, bertsotan izan gabe, erritmo bereziko pasarteak, biziki deigarriak…
    "Garikoitz eta bere ingurukoak taldearen atzetik zetozen, erdi barrez, erdi joka, hemendik ziri eta handik broma. Olga bere neska lagunei hurbildu zitzaien, alai eta jostari. Nik, ordea, en nuen bistatik galtzen, Hain zen neska erakargarri!"

    ErantzunEzabatu
  2. Topiko izango al da… baina ezin irribarrea ekidin:

    Mikelek, Historiako azterketa duela eta, gaupasa egin du.. Ama esnatzera etorri zaionean, "aulkitik dutxara, dutxatik sukaldera eta sukaldetik ikastetxera. Eta hori guztiori ohe bigunetik pasatu ere egin gabe.
    Imagina dezakezue gaizki orrazturiko tximen azpian nolako nahaste-borrastea daraman: mendeak, logura, urteak, bekarrak, egunak, aiubetak, herriak, samako mina, herrialdeak, betazpi ilunak, lurraldeak, buruko mina eta abar.
    Ikasgelara ailegatzean, hangoa zen hangoa! Hark zonbien batzarra ematen zuen. Guztiak geldo, guztiak burumakur, guztiak betazpiak belztuta edo, hobeto esan, gehienak, Garikoitz eta bere lagun banaezinak guztiz fresko eta itxuroso baitzeuden."

    Eta azterketak banatzean, Garikoitzek, Mikelen atzean eserita:
    - Ederki konponduko gara. Zuk trankil idatzi dakizun guztia eta ondoren, mahaiaren goi-ezkerraldean ipini orria, nire begi zoli hauek zure inspirazioaren lekuko izan daitezen".

    Garikoitzen burutazioen artean, onik gutxi, benetan!

    ErantzunEzabatu