ostirala, urria 16, 2015

Errima errebeldeak

Barre egin nahi?
Bila itzazu Roald Dahlen Errima errebeldeak, eta ez zaizu damutuko!

Mari Errauskinek dantzaldian bazterrak nahastuko ditu, Hiru txerritxoek imagina ezin duzun laguntzailea izango dute… eta Otsoak… Otsoak gorriak ikusiko ditu.

Zazpi ipuinak ezagutzen dituzu, ziur, baina bertsio errimatu honek aho bete hortz utziko zaitu: heavya da, ironiaz idatzia, bihurria… guztia hankaz gora utzita gustora moldatua. Quentin Blake marrazkilariak orrialde osoko marrazkiez lagundu du, bikain, eta Joseba Santxoren itzulpena itzela da.

Irakurri, errezitatu,
...eta akaso rapeatzera ere ausartuko zara.

Zein izan da bertsioetan gehien gustatu zaizuna?


2 iruzkin:

  1. Denekin egin dut barre, baina Hiru txerritxoen bertsioa izan da nire gustokoena.

    ErantzunEzabatu