ostirala, apirila 22, 2016


Istorioak erdibidean utzi behar izaten ditugu askotan… Liburua hasi, eta beranduago non jarraitu behar dugun gogoratu behar. Plazerrarekin hurrengo hitzordua noiz eta non izango den alegia...

Halakoetan, bidaide apartak dira orri-markatzekoak, eta egun hau aitzakia hartuta, askotan, nork berea sortzen du, lore lehorrak baliatuz, txikitako marrazkiren bat, edota gustoko duzun libururen batekin erlazionatutako irudiren bat...

Donostian hauxe banatu dute aurten, eta guk lehiaketa txiki bat proposatu nahi dizuegu: Zer iradokitzen dizu orri-markatzeko horrek? Astebeteren buruan, erantzunik originalenari liburu bat oparituko diogu, orri-markatzekoa barnean, noski!

Zuen erantzunen zain!!!

1 iruzkin:

  1. Irakurketak gure etxeko goxotasunez inguratuta beste mundu batzuetara bidaiarazten digu.

    ErantzunEzabatu