Barre egin nahi?
Bila itzazu Roald Dahlen Errima errebeldeak, eta ez zaizu damutuko!
Mari Errauskinek dantzaldian bazterrak nahastuko ditu, Hiru txerritxoek imagina ezin duzun laguntzailea izango dute… eta Otsoak… Otsoak gorriak ikusiko ditu.
Zazpi ipuinak ezagutzen dituzu, ziur, baina bertsio errimatu honek aho bete hortz utziko zaitu: heavya da, ironiaz idatzia, bihurria… guztia hankaz gora utzita gustora moldatua. Quentin Blake marrazkilariak orrialde osoko marrazkiez lagundu du, bikain, eta Joseba Santxoren itzulpena itzela da.
Irakurri, errezitatu,
...eta akaso rapeatzera ere ausartuko zara.
Zein izan da bertsioetan gehien gustatu zaizuna?
ostirala, urria 16, 2015
astelehena, urria 12, 2015
H gabe

Sustrai Colina?
Idazle?
Idazle?
Baina, ez al da ba bertsolaria?
Ba... bai eta bai, bertsolari gazte aski ezaguna,
idazle bilakatu zaigu enkarguz.
idazle bilakatu zaigu enkarguz.
Bertsolaritza bapatekoa da, bizia, xaxatia… eta halakoxea da ere bere lehen liburu hau: Beti oilarturik dabilen Keparekin nazkatuta, norbaitek pintada bat egin du ikastetxeko horman. Aztarna garbia utzi du ordea… Ortografia gehixeago zaindu izan balu…
Irakurri, eta zure pasarterik gustokoena zein den esango bazenigu?
asteazkena, urria 07, 2015
Sormena astintzeko… beste lehiaketa bat...
Aurreko sarrerak oraindik tentatu ez bazaitu, berriz saiatu beharko!
Liburu Gazteak booktrailer lehiaketa antolatu du aurten ere. Euskal Herriko lehiaketan liburua zuk hautatu behar duzu, eta hautaketak, jakina, badu bere lana. Horixe errazten dizu Liburu Gazteak, berak hautatu baititu lanak, eta baita gomendatutako adinaren arabera sailkatu ere.
2016ko martxoaren 4a lanak jasotzeko azken eguna (tira… jaso ez, youtubera igotzeko azken eguna), eta benetan disfrutatu nahi baduzu, Brunoren azalpenei kasu egin, eta booktrailer apartak sortzen ikasiko duzu.
Liburu Gazteak booktrailer lehiaketa antolatu du aurten ere. Euskal Herriko lehiaketan liburua zuk hautatu behar duzu, eta hautaketak, jakina, badu bere lana. Horixe errazten dizu Liburu Gazteak, berak hautatu baititu lanak, eta baita gomendatutako adinaren arabera sailkatu ere.
2016ko martxoaren 4a lanak jasotzeko azken eguna (tira… jaso ez, youtubera igotzeko azken eguna), eta benetan disfrutatu nahi baduzu, Brunoren azalpenei kasu egin, eta booktrailer apartak sortzen ikasiko duzu.
asteartea, urria 06, 2015
Sortzeko gogorik baduzu, booktrailer lehiaketa bat...
Fernando Morillok ongi daki zer den Haur eta Gazte literatura..Izar malkoak eleberriaz 2003an Euskadi Saria irabazi zuenetik egin da ezagun batez ere bere lana… eta pixkanaka, bere erronka idaztetik irakurzaletasuna sustatzera zabaldu du.
2011n Gaumin argitaletxea sortu zuen, Haur eta Gazte literatura lanak argitaratzeko batez ere… Begirik kendu gabe jarraitzen badiozue, istorio bizi eta freskoak topatuko dituzue bere eskutik.
Gaumin bera da IV. Euskal Herriko Booktrailer lehiaketa antolatzen duena… Hemen bertan, edota alboko irudian klikatuz gero, oinarriak, eta beste hainbat gauza interesgarri topatuko dituzue, baita adibideak ere… Lanak azaroaren 27a baino lehen bidali behar dira…Booktrailer bat… hori zer da baina?

Zuen irakasleek ez zaituztete tranpati nahi... Baina askotan tranpa egitera derrigortu zaituzte, irakurtzeko agindutako liburua benetan irakurri ote duzuen jakin nahi eta laburpenak egiteko eskatu dizuetenean.
Zenbat alperreko agindu, eta zenbat buruhauste... Bai zuentzat, baita irakasle gajoarentzat ere…
Konplize bilakatu behar batzuk eta besteak, eta laburpen tentagarriak bilatu ditugu... Eta baita booktrailerrak ere, minutu exkaxeko iragarki baten antzera, liburuaren mamia begitara gerturatzeko, irakurlea xaxatzeko... Liburuak baino gehiago, istorioak saltzeko modu atsegin bezain erakargarria…
Datozen postak irakurriz gero, hobeto ulertuko duzue, eta akaso, baita animatuko ere!
ostirala, urria 02, 2015
Morris Lessmore Jaunaren liburu hegalariak
Marrazki bizidunetatik album ilustratura, liburuen paperaz gozatzera gonbidatzen gaitu Lessmore jaunaren istorioak, gutxi asko izan daitekelako…
Laburmetraia ikusi, eta zer bururatu zaizuen esango al diguzue?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

