Jarak 13 urte ditu, eta goiz batez, neskato izateari utzi dio. Gorputza aldatzen ari zaio, eta bere buruhausteak ez dira haur batek lituzkeenak… Gurasoek, haiek ere 13 urte izan zituztela dioten arren, ahaztuta dituztela zin egingo luke Jarak: ez dute deus ulertzen, eta bere arazoak haiek konpon ditzaketela uste badute, oker dabiltza.
Ihintza du lagun mina, eta harekin batera biziko ditu bizitzako esperientzia zirraragarrienak.
Neskentzako liburu bat? Egia esan, ez… Ez dago neskentzako ala mutilentzako libururik: istorioa gustoko izatea da kontua. Baina 13 urteko neska bat da Jasone Osororen protagonista,
Jara, neska berezia, tatuajea gurasoei baimenik eskatu gabe egin zuena. Hilekoa zeukana. Asteko protagonista izan zena eskolan… Batzutan bere espazioa komuneko pareten artean itxita aldarrikatzen zuena… Hainbeste aldaketaren anabasean galduta zebilena…
Zein izan da gehien gustatu zaizun pasartea?
Mila galdera, hamaika zalantza… Jarak izango ditu bizipen gehiago, eta bidaide nahi zaitu… Jara Live ezagutzen?
ostirala, azaroa 20, 2015
asteazkena, azaroa 18, 2015
Aberastu naiz azkenean!
Negozioen mundua ulertzea kostako zaio Orioli… Astea aurrera joan, eta lehen saiakerak porrot galantak izango dira: txakur-txikirik irabazi ez, eta gainera, ikastetxeko zuzendariaren aulkiaren faktura iritsiko zaie etxera, udaltzain baten zapaten gainean botaka egingo du, eta aitaren garagardoen hozkailua konfiskatuko dizkiote… Hala ere, ez du etsiko, eta bere gaitasun zientifikoa ere martxan jarriko du aberats bihurtzeko saiakera horretan.
Bere negozioak zein izan diren? Irakurri, irakurri… Ea ideia guztietan onena zein iruditzen zaizun! Liburuko marrazkiekin ere barre egingo duzu, ziur!
astelehena, azaroa 09, 2015
Leize-zuloko misterioa
Aitonak bere ezagutzak transmititu nahi dizkio bilobari, leizea ezagutu eta maitatu dezan, eta aldi berean zor zaion begirunea izan diezaion…
Horixe da Iñaki Zubeldiak transmititu nahi digun mezua. Arrikrutzeko kobazuloan orduak galduta eman zituen Jesus Manuel Marotorekin batean 1966an, eta lehoi baten hezurdurarekin egin zuten topo.
Aurkikuntza bitxia bezain interesgarria, istorio honetako misterioaren oinarria…
Bide batez, oraindik paraje horiek ezagutzen ez badituzue, gerturatu zaitezte… Lurrazpiko edertasuna mundiala da!

ostirala, azaroa 06, 2015
Bideokontsolek Aliziaren eskutik ikasi dute euskara
Aliceren ibaiak da jokoaren izena, euskaraz kontsola batean joka daitekeen lehena. Bilboko Delirium Studios enpresak sortu du, lehenago ingelesez eta gaztelaniaz sortutakoen euskarazko bertsioa.
Bertsio hedatua iOS eta Android mugikorretarako dago eskuragarri, urte amaierarako PC-tarako izango da prest, eta benetan berezi egiten duena, Wii U kontsolarako, ezein kontsolatarako, euskarazko lehen jokua da.
Grafikoak Ane Pikaza ilustratzailearenak dira, eta soinu banda, berriz, Vetusta Morlarena. Abentura grafiko aparta.
Literaturaren eskutik heldu da euskara bideo-jokoetara…
Alizia… lurralde miresgarrietan...

Zonbi mutanteen gaua - Zonbi gunea III
Zonbiek Maxi hozka egin dioten arren, ez da zonbi bilakatu… Liottoko protokoloan jasotako proba guztiak egin dizkiote, eta ez, itxuraz, inmunea da.
Liottoko protokoloa irakurri eta horrekin barre egiten ez baduzu, agian zu zeu zara zonbia… Hala bada, Heriovillen besoak zabalik hartuko zaituzte, Erromeria gauean bereziki.
ZA koadrilako kideek abentura berria biziko dute Zonbi mutanteen gauean.

asteartea, azaroa 03, 2015
Galtzerdi suizida

Anaia eta ni beti izan gara oso desberdinak! Horixe gertatzen da biki guztiekin, jendeak uste duela berdin-berdinak izan behar dutela barrutik ere, kanpotik diren bezala, eta ez. Ez da horrela gertatzen.
Bikirik baduzu, Augusto erraz ulertuko duzu... edo ez... Auskalo! Baina primeran pasako duzula, hori ziur! Nola uztartu basoetako suge beltz beldurgarriak eta gladiadoreak? Izaki arraro bat zarela esango balizute, zer pentsatuko zenuke? Mariasun Landaren irudimenak ez du mugarik…
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)