ostirala, azaroa 20, 2015

Jara

Jarak 13 urte ditu, eta goiz batez, neskato izateari utzi dio. Gorputza aldatzen ari zaio, eta bere buruhausteak ez dira haur batek lituzkeenak… Gurasoek, haiek ere 13 urte izan zituztela dioten arren, ahaztuta dituztela zin egingo luke Jarak: ez dute deus ulertzen, eta bere arazoak haiek konpon ditzaketela uste badute, oker dabiltza.
Ihintza du lagun mina, eta harekin batera biziko ditu bizitzako esperientzia zirraragarrienak.

Neskentzako liburu bat? Egia esan, ez… Ez dago neskentzako ala mutilentzako libururik: istorioa gustoko izatea da kontua. Baina 13 urteko neska bat da Jasone Osororen protagonista,
Jara, neska berezia, tatuajea gurasoei baimenik eskatu gabe egin zuena. Hilekoa zeukana. Asteko protagonista izan zena eskolan… Batzutan bere espazioa komuneko pareten artean itxita aldarrikatzen zuena… Hainbeste aldaketaren anabasean galduta zebilena…
Zein izan da gehien gustatu zaizun pasartea?

Mila galdera, hamaika zalantza… Jarak izango ditu bizipen gehiago, eta bidaide nahi zaitu… Jara Live ezagutzen?

1 iruzkin:

  1. Niri gehien gustatu zaidan pasartea, Jarak gurasoei tatuajearena kontatzen dienean izan da.
    Jarak beldurrak alde batera utzi eta gurasoengana hurbildu eta guztia kontatzen die. Aitak hasieran errieta egiteko asmoa du baina lasaitzen eta Jara ulertzen saiatzen da. Amak berriz, hasieratik ulertzen dio.

    ErantzunEzabatu