Belaunaldi desberdinak elkartzen gaituen festa giro honek, ahozkotasuna du ardatz, kantak, ohiturak, istorioen eta historiaren kontakizuna. Horrexegatik hautatu dugu istoriolari guztioi bihotzez opatzeko
osteguna, abendua 24, 2015
Eguberria
Eguberri eguna kristauen jai izateaz gain, gure kulturara zabaldu den festa ere bada, tradizioekin nahastuz, tradizio bilakatuta… Eguberriak norberaren bizipenekin osatzen ditugu, famili giroan, aspaldiko ohiturei erreparatuz, natura, kontakizunak eta pasadizuak uztartuz… Hori guztia ere badira gure Eguberria, eta halaxe jaso dute, ezin era poetikoagoan, Juan Kruz Igerabide idazleak eta Elena Odriozola ilustratzaileak.
Belaunaldi desberdinak elkartzen gaituen festa giro honek, ahozkotasuna du ardatz, kantak, ohiturak, istorioen eta historiaren kontakizuna. Horrexegatik hautatu dugu istoriolari guztioi bihotzez opatzeko
Belaunaldi desberdinak elkartzen gaituen festa giro honek, ahozkotasuna du ardatz, kantak, ohiturak, istorioen eta historiaren kontakizuna. Horrexegatik hautatu dugu istoriolari guztioi bihotzez opatzeko
asteartea, abendua 22, 2015
Ulysses Moore 7. Hiri ezkutua
Mioli jostari dabil, egunotan katua kuku-gordeka jolastu nahiean dabilela dirudi… Annaren ama Veneziako Zirriborro Etxean ari da zaharberritze lanetan, eta Morice Moreauren lanen artean Ptolomeo topatu du Annak, sekretu handi baten zaindari.
1909ko liburuxka bat, bitxia, Bidaia Hiltzen ari den Herrira izenburuduna.
Istorio honi buruz hizketan jardun eta, Marrazki bizidunak aipatzen badizkizugu, pistak ematen baino gehiago, despistera jolasten ari garela pentsa zenezake… Eskerrak Tomasso aztarnak topatzen trebea den: Ulysses Mooreren Kilmore Cove gogoratu du, Denboraren Ateak gordetzen dituen hiri desagertu hura...
Ahazturiko hizkuntzen hiztegia behar dute Hiri ezkutua aurkitzeko, inon hiri ezkuturik bada… Hiztegi batentzako izen erakargarria, bere baitan misterioak gordetzen dituela pentsarazten diguna… eta Malarius Voynich, artean, muturtuta.
Zein da zure ustez istorio honetako pasarterik zirraragarriena? Zergatik?
pd: jarraituko du...
ostirala, abendua 18, 2015
Hegoak
Norbaitek liburu bat uzten dizunean, oharkabean opari bat ere egiten dizu… Gustatuko zaizu… eta irribarre bat.Hori da Hegoak…
Azalari jaramonik egin gabe, mamiaren bila sartu, eta orrialdeetan barrena, istorio-anabasa batean murgiltzeko aukera izango duzu. Fantasiaren mugetan paseatuko zara Laurelekin batean, eta inolako aurreiritzirik gabe bidaiatzeko gonbidapena onartzen baduzu, magia, intriga, misterioa, maltzurkeria eta maitasun istorioak biziko dituzu. Izan ere, dena ez da ezagutzen dugun bezalakoa...
Davidek garbi esan zion Laureli:
...gauza asko daude nik ikusi ez ditudanak, eta horrek ez du esan nahi existitzen ez direnik. -Hasperentxo bat egin zuen-. Egunero ari naiz hori ikasten.
asteazkena, abendua 16, 2015
Asmatu nor naizen
Micheleren bizkar-zorroan gutun bat. Asmatu nor naizen. Aurkitu ni. Eta ezagutu.Eta Michelek, jakin-minak jota, nori erantzun jakin ez eta, arbelean letra handiz idatziko du erantzuna, irakurri behar duenak irakur dezan.
"Asmatu-nor-naizen Aurkitu-ni Ezagutu" andereƱoak erantzunik nahi badu,
hori nola egin esateko eskatzen diot.
Sinatuta: Mutil oso-oso jatorra.
Micheleri gustatu zaio jolasa, misterioaz gain, hitzen balioa tarteko dagoelako ere bai: papera jasotzean, bata zein bestea ohartu dira, ez dute xehetasunik galdu nahi, begiak tinko paperean, hitzetan, mezua bera nola bukatuko den jakin nahian. Horixe da istorio honen xarma, zu ere hitzetan harrapatuko zaituena, Micheleren eta beste auskalo nor horren arteko hitz gurutzatuetan ezkutatzen den zerbait hori deskubritzeko grinaz. Hitz idatziek ez dute zaratarik ateratzen, irakurri eta berrirakurri egiten dira, garden ageri dira begiratzean, lerro artean ere araka daiteke agian dauden gauzak ikusteko, edo beharbada ez daudenak, baina ez du minik egiten haiek imajinatzeko jolasean jolastean. Eta jakin-minez besterik ez bada ere, azkeneraino heltzen da, ustekaberen bat espero delako. Idazten badut, azken batean, badakit entzun egiten didazula.
larunbata, abendua 12, 2015
Leo eta elurretako ibilaldi zoragarria
Elurra bota du, elurte polita, eta irakasleak ostiral eta larunbaterako irteera antolatu die, leratan ibiltzera.
Lagunen arteko tirabirak elurretan utziko al dituzte? Maitasun kontuak tarteko, Nikolasek ere badu zeresanik…
Istorioaren amaieran, Erregaliz zaleontzako oparia: maitasun kontuetan nola jokatzen duzun, nolakoa zaren jakiteko, test erraza.
Zure jokaera Erregaliz taldeko norenarekin identifikatu duzu?
ostirala, abendua 11, 2015
San Ferminetan, Lesakan
Liburuaren azala liburu bat irakurri ala ez erabakitzeko baliatzen baduzu, kontuz! Izenburu oso erakargarria du Anduezaren lan honek, festa giroa irudikatuko duzu ziur… Baina tranpa hutsa da!
Donostiako Bilintx institutua. 2013ko abendua. DBH4 E gelan fauna galanta bildu da, tribu guztiak, nahiago baduzu: apatxeak, txerokiak, komantxeak, txeieneak, moikanoak, payuak… Lucky Luke eta Daltondarrak baino ez dira falta. Iskanbila, istilua, nahasmendua, zalaparta, liskarra, atralaka, nahaste-borrastea, zarata, burrunba eta purrustadak uneoro, guztiak batera. Nola ados jarri 4. maila amaierako bidaia antolatzeko? Zer egin dirua biltzeko?
Maitasun kontuak, whatsapp mezuak eta Zea Mays, Berri Txarrak eta Gatiburen kantak topatuko dituzu Bukowsky-Tribuaren istorio berri honetan. Zu ere tribu honetako partaide al zara? Ez da txantxa! John Anduezak, idazleak berak, liburua irakurri eta whatsappez zure iritzia emateko aukera ematen dizu.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)