asteazkena, abendua 16, 2015

Asmatu nor naizen

Micheleren bizkar-zorroan gutun bat. Asmatu nor naizen. Aurkitu ni. Eta ezagutu.

Eta Michelek, jakin-minak jota, nori erantzun jakin ez eta, arbelean letra handiz idatziko du erantzuna, irakurri behar duenak irakur dezan.

     "Asmatu-nor-naizen Aurkitu-ni Ezagutu" andereƱoak erantzunik nahi badu,
hori nola egin esateko eskatzen diot.
                        Sinatuta: Mutil oso-oso jatorra.

Micheleri gustatu zaio jolasa, misterioaz gain, hitzen balioa tarteko dagoelako ere bai: papera jasotzean, bata zein bestea ohartu dira, ez dute xehetasunik galdu nahi, begiak tinko paperean, hitzetan, mezua bera nola bukatuko den jakin nahian. Horixe da istorio honen xarma, zu ere hitzetan harrapatuko zaituena, Micheleren eta beste auskalo nor horren arteko hitz gurutzatuetan ezkutatzen den zerbait hori deskubritzeko grinaz. Hitz idatziek ez dute zaratarik ateratzen, irakurri eta berrirakurri egiten dira, garden ageri dira begiratzean, lerro artean ere araka daiteke agian dauden gauzak ikusteko, edo beharbada ez daudenak, baina ez du minik egiten haiek imajinatzeko jolasean jolastean. Eta jakin-minez besterik ez bada ere, azkeneraino heltzen da, ustekaberen bat espero delako. Idazten badut, azken batean, badakit entzun egiten didazula.

1 iruzkin:

  1. Gomendagarria! Azkenean, gutunek haien harremana nora eramaten dutenean...

    ErantzunEzabatu