igandea, abendua 06, 2015

New Yorkeko misterioa

Arte ikertzaileek misterio berria dute eskuartean… 
Oraingoan, New Yorken, edozer gauza gerta daitekeen hirian.

Osaba Williamek gauzak kasualitatez ez direla gertatzen azalduko die, baina hori baino gehiago jakin nahi baduzu, bere azalpenak irakurri beharko dituzu.

Hortik aurrera…
Arte-lanak lapurtzen ari diren gaizkileak haien planak burutzeko zeinen artista izan daitezkeen deskubrituko duzu gure familia xelebre honekin batera. Istorioan sartuz gero, egoera imaginatuz gero, zirrara sortuko dizute hainbat pasartek, eta baita, akaso, hotzikararen bat ere…

Zein izan da gehien harritu zaituen pasartea? 
Istorioak suspentsea ongi mantentzen duela iruditu al zaizu?

1 iruzkin:

  1. Harritu nauen pasartea, nork lapurtu zituen koadroak eta nola.
    Bai, istorioak suspentsea ongi mantentzen du nire ustez

    ErantzunEzabatu