
14 urteko Nashak arnasari eutsi zion, ozta-ozta. Beldurra baino gehiago, gertatzen ari zitzaiona ulertzeko kitzikapena zuen. Inoiz ez bezala, mutiko ahula indartsu sentitzen zen, baina dena zen ulergaitz, eta, halako batean, Doban izeneko izaki batek, argi pixka bat eman zion, Ezlekuan… Bertan Izarrak gizakien ametsak direla eta zeruko ibai zabalean flotatzen dutela azaldu nahi izan zion… Eta gizakiok dagoeneko ez dugula amets egiten, amets egiten desikasi dugula, eta Orbana horregatik zabaltzen dela azkar asko, eguneroko gauza txikietan harrapaturik bizi garelako. Ilunei aurre egiten saiatzen da Erresistentzia, eta Nashak paper garrantzitsua du haiekin batean.
Ez saiatu dena kolpetik ulertzen…
Jakintza tantaz tanta osatzen den aintzira baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina