astelehena, maiatza 02, 2016

Nur eta herensugearen tenplua


Nur eta bere gurasoak Txinara joan berri dira bizitzera. Lagunak egin eta, Guo-Guoren urtebetetzea ospatzeko, jolas parke erraldoi batera joan dira. Bertan, atrakzioetako batean harrapaturik geldituko dira, labirinto itxurako herensugearen tenpluan, eta igarkizun batzuk ebatzi beharko dituzte irteera iristeko.

Beldurrak pixkanaka jolasari tarte egingo dio eta, izango ote dute Herensugearen bederatzi ateak igarotzeko nahikoa adimen?

Zein da frogetan gehien gustatu zaizuna?

1 iruzkin:

  1. 9 urte nituenean irakurri nuen. Eta gogoratzen naiz hiru egunetan irakurri nuela. Oso iteresgarri egin zitzaida. Benetan gomendagarria.

    ErantzunEzabatu