ostirala, maiatza 13, 2016

Ostegunak

Bost ipuin labur… bost istorio ganberro… 
Tuna-Fish komandoak Gabon gabean kantari zentzu berezia emango dio, EKI eta Enfermeritza ikasleen harremanak erabat aldatu izanaren errudunak zigortzearren; Txema betidanik dago Edurnerekin gustatuta, baina, bigarren istorioan, asmatuko al du Teletiendaren mezu ezkutua ongi ulertzen? Malagueña salerosa, kalabaza mermelada potoez beteriko istorioa da, eta Unibertsitateko harakinak istorioan txuletak dira protagonista, azterketetako protagonista.. 
Azken istorioan, OstIko TxaKuRren konTraKo KomaNdoArekin atzerriko txakurren kontrako operazioa burutuko du Unibertsitatean nagikeriatan diharduen boskote ganorabakoak.

Zein da istorio guztietan gehien gustatu zaizuna?
Zeinek lapurtu dizu irribarrea errazen?

2 iruzkin:

  1. Oraindik irakurri gabe, baina zuk kontatutako zatiarekin irakurtzeko grina erabat piztuta! Azkenean, euskarazko liburu egoki bat gomendatu diguzula uste dut. Ea istorioak dibertigarriak iruditzen zaizkidan...

    ErantzunEzabatu
  2. Liburu xelebre eta oso gomendagarria. Niri gehien gustatu zaidan istorioa "Unibertsateko harakinak" da.
    Euskaraz irakurri dudan libururik onenetakoa.

    ErantzunEzabatu