larunbata, azaroa 28, 2015

Gizajo baten egunkaria III. Hauxe besterik ez nuen behar!

Gregen egunkariek arrakasta izan dute… Hau hirugarren alea da, aurrekoen oso antzekoa, baina beti ere desberdina. Gure egunak oso antzeko dira, baina beti gertatzen zaigu desberdin egiten dituzten xelebrekeriak, eta horiek dira Gregek biltzen dituenak. Bere inguruan gertatzen direnak, bere estiloan, bere umorez kontatuta.
Liburuak berez ez du argumenturik, ez dago istorio bat ulertu beharrik. Umore likatsua eta marrazki xinple baina xelebreak, denok ditugun anaien arteko liskar txoroak, edota institutuko lagunen arteko tirabirak…
Irakurtzea gehiegi gustatzen ez bazaizu, lagun ona duzu Greg! Erraz, oso erraz irakurriko duzu, eta barre egingo duzu gainera.

Bi pasarte hautatu ditut, barre dexente egin dudalako: 
obrak direla eta, autobusak ezin du bere zerbitzua betiko bidetik egin, eta Gregi bi astetan institutura oinez joatea egokitu zaio; horregatik alferkerian aritzeko desiratzen iristen da etxera. Larunbat batez, telebistaren aurrean jarri, eta urrutiko agintea mahaitxo gainean dagoela ohartuta… altxatzeko gogorik ez duenez, bere indarra, bai, indar mentala! baliatzen saiatu da urrutiko agintea beregana hegaz bereganatzeko, ordu laurden luzez, kontzentratuta… Baina ez du lortu.
Bestea… eskolarako egin duen 4 orritako txinpantzeari buruzko lana… Wikipedian bilatuta ere topatuko ez dituzun datuak eskuratuko dizkizu Gregek… txinpantzea, labur esanda, txinpan bat dela ba al dakizu?
Zein dira zuri gehien gustatu zaizkizun pasadizuak?

2 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait. Arraroa egin zait istorio zehatza ez egotea baina gustoko izan dut hori.Azkar irakurri dut baina pentsatzen nago horrelako beste bat irakurtzea.Gainera, deskribapenak nahikoak izan dira liburua ondo ulertzeko.
    Laburbilduz, liburua gustukoa iruditu zait, umorez beteta dagoelako.

    ErantzunEzabatu
  2. Ni ere ados nago, nire pasarte gogokoena udarako pistina lekuko pasartea da.

    ErantzunEzabatu