2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Nur eta irlandar gnomoa

Finni erraldoien marrazkiek barregura ematen diote, gnomoak irudikatzeko oso modu xelebrea dutelako. Horregatik hain juxtu, Nurrek oso argi du: lagun berriak ez dira beti etxean aurkezteko modukoak.

Amatxo ezer esan gabe sartu da gelan, eta sekulako ikara eman die biei. Finn geldi-geldi geratu da, estatua bat balitz bezala, eta Nurrek panpinen etxeko panpina guztiak jasotzen ditu, bezperan lurrean utzita baitzeuzkan.
- Panpinei ipuin bat kontatzen ari nintzaien…
Amatxo ondora etortzen da, eta Finn ikusten du; hura arnasa hartzen ere ez da ausartzen ia-ia.
- Hau ikusi gabe neukan orain arte… Irlandar gnomoen moduan dago jantzita…
A zer beldurra!
Hartu eta arreta handiz aztertzen du.
- Bigun-biguna da -esaten du sabela zapalduz.
Finni sekulako barregura sartzen zaio, baina eutsi egin behar dio, eta begiak zabal-zabalik mantentzen ditu.
- Atzo aurkitu nuen -esaten dio Nurrek amari, bestelako azalpenik eman beharrik ez izateko-. Emango?
Sekretuak gordetzea hain da zaila…

Eta zuk, nola irudikatu izan dituzu gnomo eta iratxoak?

1 iruzkin:

  1. Niri ere barregura emango zidan, gnomo bat nire etxe parean agertzeak. Interesgarria ere iruditu zitzaidan Finnek nola eraldatzen zituen Nur eta haren lagunak.

    ErantzunEzabatu