2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Veneziako misterioa

Aita idazlea da, eta famili giroan oporrak pasatzeko bidaia gidak idaztea da eskuartean duen azken enkargua. Zotz egin, eta amak aukeratuko du nora joan: Veneziara.

Davidek amets arraroak izaten ditu, eta hain amets desatseginak zergatik izaten dituen jakitea gustatuko litzaioke… Begi batzuk zelatatzen dutela amets egin du, eta inguruko edozein begiradak aztoratzen du, ezinbestean. Bere irudimenak ere badu eraginik, noski, eta konturatzerako, arte munduarekin zerikusirik duen iskanbila batean topatuko du bere burua.

Misterioak askoz ere misteriotsuago dira ezezagun zaigun hiri batean, ihauteritan, eta arte munduari lotuak badira. Veneziak hori guztia eskeintzen digu… Hiri ederra ezagutzeko istorio zirraragarria. Arte ikertzaileentzat leku aparta!

Daviden tokian bazeunde, nola jokatuko zenukeen?

1 iruzkin:

  1. Ez dakit nahita edo nahi gabe izan den, baina Venezia ezagutzera joateko gogoa piztu dit liburu honek.
    Istorioaren joan-etorrietan, pertsonaiak zein lekutatik pasatzen diren kontatzen digu, eta liburuaren azken orrietan Veneziako gauza eta aholkuen zerrenda bat proposatzen digu. Turismo egiteko gonbidapena.

    ErantzunEzabatu