larunbata, azaroa 28, 2015

Nur eta magia kanpamendua

Uda da, eta Nur, beste gaztetxo asko bezala, kanpamentu batera joango da astebete pasa… Batzuk ingles kanpamentutara joaten dira, beste batzuk futbol kanpamentutara… aurten Nurek magia kanpamentua aukeratu du. 
Baserri batean, Oliver eta Txagu Maguk zortzi magia ikasle hartu dituzte astebetez: trikimailuak egiten irakatsiko diete, eta magiaz gozatzeko egunak izango dira… 
Baina, honezkero ezagutzen duzue Nur… Saltsera xamarra izateaz gain, jakinmin handiko neskatoa dugu, eta baita irudimen handikoa ere… Baserrian hainbat sekretu gordetzen dituztela iritzita, Detektibeen Txipiroi kluba sortuko du, eta misterioak argitu arte ez du atsedenik hartuko.
Magoek zer ezkutatzen duten jakin nahi?

2 iruzkin:

  1. Niri gehien gustatzen zaidan zatia, nur txipiroi klubarekin misterioak argitzera joaten denean da. Ni pozik joango nintzake kanpamentu horretara.

    ErantzunEzabatu
  2. Niri ere gustatuko litzaidake magia kanpamendu batera joatea gurasoei eta lagunei erakusteko ikasi ditudan trikimailuak.

    ErantzunEzabatu