igandea, azaroa 29, 2015

Gatazka gela

Hamahiru urte. Gatazka gela. Salaketa bat, froga batzuk, errugabetasun deklarazioa, egia jakin beharra.
Bi irakasle zaintza lanetan, baina biak Gatazka gelatik kanpo: Hor arazoak ikastetxeko ikasleek konpontzen dituzte, helduek ez dute lekurik. Bitartekaritza lanetarako izendatuak izan diren ikasleek dute guztia argitzeko ardura.

- Konpontzen asmatuko dutela uste duzu? -galdetu zuen gizonak bat-batean.
- Bai -emakumeak irmo.
- Hau desberdina da. Ez da liskarra izan, irainen bat, edo adin horretako tontakeriengatiko borroka bat… Ia-ia kasu kriminala da. Beraientzat bai behintzat.
- Ez duzu konfidantzarik sisteman?
- Ui, sistema!
- Orain artean funtzionatu du. Eta hainbat urte egin dugu horrekin.
- Istilu txikiak ziren - ekin zion Alfredo Sanjuanek berriz-. Hau zera izango da… egiazko epaiketa. Hamar-hamaika urte besterik ez dute, hamahiru errepikatzaileren batek, eta zorioneko mugikor horrek hirurehun euro balio zuen, Jainkoarren!

Sierra i Fabrak, beste behin, nerabeen arazoak ditu hizpide eleberri eder honetan. Bizikidetza arazoak, irain eta beldurrak azaleratuko dira larunbat goiz batez Gatazka gelan, edozein egunetako jolas-ordua tarte laburregia baita hain arazo larria konpontzeko.

1 iruzkin:

  1. Egia esan, liburu honetan gertatzen dena edozeini gerta dakioke. Horrelako egoera asko topatuko ditugu gure bizitzan zehar eta jakin egin behar dugu nola aurrera jarraitu.

    ErantzunEzabatu