larunbata, azaroa 28, 2015

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa


Brunok bederatzi urte ditu, eta aitaren lana dela eta, etxez aldatu beharrean dira, ia bapatean; ez du bere lagun onenak agurtzeko aukerarik izango, eta hori ez du batere gustuko.

Etxe berria arraro egiten zaio: polita dirudien arren, inguruan hesi ugari ditu… Maiz ikusten dira hesi horien tankerakoak, maiztasun handiagiz, baina zuk parean halakorik inoiz ez topatzea espero dugu, bihotzez.

Mutiko baten ikuspegia baliatzen duen kontalari honek, Bigarren Mundu Gerra hartu du hizpide, eta egia esan, oso hunkigarria bada ere, ez da ez haurrentzako istorio bat, ez eta gazteentzakoa ere… Helduek ulertuko dute zergatik, ziur. Istorioen eta Historiaren arteko mugak hain zail dira batzutan zehazten… 

3 iruzkin:

  1. Egia esan, liburu triste eta hunkigarri bat da. Hala ere, errealitatea nolakoa zen edo den aurkezkezten digu. Zuk esan duzun bezala, espero dut inorren inguruan hesirik ez agertzea.

    ErantzunEzabatu
  2. niri iruditzen zait adin guztietarako izan daitekeelako.
    Niri gehien gustatu zaidan pasartea pijama marradunaz jartzitako mutikoa ezagutzen duenean izan da. Benetan polita iruditu zait

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Barkatu Irati, baina ni ez nago zurekin ados. Liburu hau irakurtzeko, horri kopurua alde batera utzita, hamabi edo hamairu urte eduki behar direlako gauza guztiak zehatz eta mehatz ulertzeko. niri gustatu zaidan pasarterik politena zera da... Brunok leihotik kanpora zer ikusten duen azaltzen dagoenean, nik negar eta guzti egin nuen eta horrez gain bere arrebak nola lasaituarazten dion. HORI BAI UNKIGARRIA!

      Ezabatu